Politika -
Ekitaldi politikoa, Barakaldon
'Aurkariak' badira ere, EAJ Sorturen normalizazioren alde dago
Urkulluren hitzetan, "nazkagarria eta mespretxagarria" da Basagoitik lehendakari ohien ETArekiko jarrera zalantzan jartzea. "PSE-PP ituna ahuldu da truke bat delako".
Erredakzioa
"Aurkari politikoak" badira ere, EAJ normalizazio politikoaren alde dagoela, Sorturena "barne", esan du Iñigo Urkullu Euskadi Buru Batzarreko (EBB) presidenteak.
Urkulluren hitzetan, "nazkagarria eta mespretxagarria" da Basagoitik lehendakari ohien ETArekiko jarrera zalantzan jartzea. "PSE-PP ituna ahuldu da truke bat delako".
"Garaikoetxea, Ardanza edo Ibarretxe lehendakariek ez dute sekula, sekula halako maltxurkeriarik esan edo esango. Erakundeetan eskarmentu handiko politikariak dira eta ezin dute horrelakorik esan. Hemen gauden guztiak EAJko alderdikideak gara. Indarkeriarik Ez Alderdiko alderdikideak gara. Eta ez dugu onartuko herrialde honen aurrerapenaren, normalizazioaren eta bakearen alde dena eman dutenen ohorea eta konpromisoa zalantzan jartzea".
"Urduritasun handiko unean gaude", iritzi dio EAJko presidenteak. Horren esanetan, "aldaketak PSE-PP ituna ahuldu du ia ezertan ados ez dauden biren arteko truke bat delako".