Politika -

Elkarrizketa ETBn

Zubiaurre: 'ETAren estortsioak iraganeko gauza dirudi"

Adegiko presidentearen ustez, euskal kutxen arteko bategitea "beharrezkoa da", erronka berriei begira euren tamaina "gero eta txikiagoa" delako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Zubiaurre Gipuzkoako Adegi patronalaren presidentearen ustetan "ETAren estortsioak iraganeko gauza dirudi". Hala adierazi du ETB2n emandako elkarrizketa batean eta Confebaskeko presidenteak, Miguel Lazpiurrek, atzo egindako adierazpenak berretsi ditu hala.

Su-etena hasi zenetik ez dutela ETAren gutunik jaso ez erakundearen beste moduko estortsiorik izan esan zuen Lazpiurrek.

"Zorionez enpresariok pairatu dugun indarkeria mota honek iraganeko gauza dirudi", esan du ETB2n Eduardo Zubiaurrek.

Kutxen bat-egiteaz ere mintzatu da Adegiko burua. Enpresek gertuko entitateak behar dituztela iritzi du, lurraldearekin konpromisoa dutenak, baina horrez gain "dituzten finantza beharrei erantzuna emateko gai" izan behar dutela dio.

Euskal kutxen tamaina "enpresarien erronkei aurrean eta erakundeen erronka propioei erantzuteko txiki geratzen ari da" Zubiaurreren ustez eta&' || 'nbsp; "bat-egitea beharrezkoa da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea