Politika -

Epaiketa prozesu soberanistari

Junqueras: 'Bozkatzea ez da delitua, indarrez eragoztea bai'

Bestalde, Joaquim Forn Barne kontseilari ohiak ziurtatu duenez, ez berak, ezta Governako kiderik ere, ez zuen U-1aren aldeko “agindu politikorik” eman, Esquadra Mossoen jokabidea baldintzatzeko.

Oriol Junqueras Generalitateko presidenteorde ohia Auzitegi Gorenean. Argazkia: EFE
Junqueras: 'Bozkatzea ez da delitua, indarrez eragoztea bai'
Junqueras: 'Bozkatzea ez da delitua. Indarrez galaraztea, bai'

1:43

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Bozkatzea ez da delitua, indarrez eragoztea bai”, irmo adierazi du Oriol Junqueras Generalitateko presidenteorde ohiak Auzitegi Gorenean.

Generalitatearen aurreko Gobernuaren bigarrena lehena izan da epaiketan deklaratzen. Junquerasek bere abokatuaren galderei bakarrik erantzun die, gaztelaniaz.

'Proces' auziaren epaiketan “preso politiko” bezala aurkeztu da Junqueras. Bere ideiengatik jazartzen ari direla salatu du politikariak. Berak eta gainerako akusatuek deliturik egin ez duela azpimarratu du. “Bozkatzea ez da delitua”, nabarmendu du. Indarkeria “sekula” aukera bat izan ez dela ziurtatu du.

Lehen unetik, bere burua “preso politiko bat” bezala ikusten duela argi utzi du Junquerasek. Presidenteorde ohiaren ahotan, “epaiketa politiko” batean bere ideiengatik eta ez gertakariengatik akusatzen ari dira.

“Espetxera joan eta urte eta erdi hitz egin ezinik pasatzea onartu nuen”, esan du presidenteorde ohiak. 2017ko azaroaren 2tik kartzelan dago Junqueras. “Ez gara inoren etsai, inor arerio gisa ez hartzea gustatuko litzaiguke”, azaldu du.

Sekula, sekula, sekula, sekula (…) ez dugu indarkeria babestu, beti errefusatu izan dugu, inork ez du ezbaian jarri behar”, esan du ERCko buruzagiak.

Junqueras: 'Ez dugu deliturik egin'
Junqueras: 'Ez dugu deliturik egin'
Junqueras: 'Ez dugu deliturik egin'

1:00

U-1eko galdeketari dagokionean, Estatuko segurtasun indarren “indarkeriak justifikaziorik ez, beharrezkoa ez eta agindu judizialen kontrakoa” izan zela salatu du Junquerasek. “Mota honetako esku-hartzerik imajinatzea guztiz ezinezkoa zen”, biztanleriaren jokaera “zibiko, baketsu eta eredugarria” kontutan hartuta.

Kataluniako autodeterminazio eskubidea gauzatzeko saiakeran aurrera jarraituko duela ziurtatu du ERCko presidenteak, printzipio demokratiko baten aplikazioa delako. Ondorioz, “irtenbide politiko bat eman behar zaio, jendea espetxera bidaliz ez da konponduko”.

Zentzu horretan, zenbait adibide jarri ditu Junquerasek: Erresuma Batua, Suedia edo Kanada. Azken adibideari dagokionez, “Kanadako Auzitegi Gorenaren erantzuna herritarren aldarrikapenei irtenbide politiko bat eman behar zaiela onartzea izan zen”, gogorarazi du.

“Saiatu gara eta saiatuko gara, baita auzitegi honen aurrean eserita ere, eta prozesu honen emaitza bata ala bestea izan ahaleginarekin jarraituko dugu”, azpimarratu du.

Junqueras: "Jendea espetxera bidaliz ez da konponduko"

Junquerasen hitzetan, Fiskaltzak gertakariak “bihurritu” ditu, akusazio bat “indarrez” eraikitzeko, baina berak eta gainerako akusatuek “ez dute deliturik” egin. “Kataluniako independentziaren alde lan egitea ez da delitua”, berretsi du.

Erreferendumean diru publikorik erabili ez zela gaineratu du. “Zergadunentzako inolako kosturik eta gasturik ez zen izan”, esan du, Cristobal Montoro orduko Ogasun ministroak eta Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak berak onartu bezala.

“Nik Espainia maite dut. Espainiako jendartea eta kultura maite ditut. Mila aldiz esan dut egia delako”, nabarmendu du.

Bestalde, Enfocats agiria “bitxitzat” jo du Junquerasek. Dokumentuak ustez independentziaren aldebakarreko bide-orria laburbiltzen zuen. Inputatu baino lehen agiriaren berririk ez zuela izan esan du presidenteorde ohiak. Era berean, espetxeratu arte Enfocats dokumentuaren berririk ez zuela izan azaldu du Joaquim Forn Barne kontseilari ohiak.

Fornek independentzia aldarrikatu izana ukatu du, eta elkarrizketaren alde agertu da
Fornek independentzia aldarrikatu izana ukatu du, eta elkarrizketaren alde agertu da
Fornek independentzia aldarrikatu izana ukatu du, eta elkarrizketaren alde agertu da

1:17

Gainera, Barne kontseilari ohiak ziurtatu duenez, ez berak, ezta Governako kiderik ere, ez zuen U-1aren aldeko “agindu politikorik” eman, Esquadra Mossoen jokabidea baldintzatzeko.

Rosa Maria Seoane Estatuko abokatuak Forn galdekatu du gaurko saioan. Polizia judizialaren eginbeharrak “ez betetzeko” edo erreferenduma babesteko agindu politikorik jaso ez zutela berretsi dute Mossoen buruzagi guztiek egoitza judizialean orain arte, kontseilari ohiak gogorarazi duenez.

Forn: "Erabaki politiko batekin bat egiteko, eginbeharrak alde batera uztea ez genien eskatu"

“Erabaki politiko batekin bat egiteko, eginbeharrak alde batera uztea ez genien eskatu”, adierazi du Fornek. Erreferendumari emandako babes politikoa eta bere betebeharra bereizi ditu Barne kontseilari ohiak; izan ere, Polizia judizial gisa ekitea eta Fiskaltzaren eta Kataluniako Auzitegi Nagusiaren ebazpenak betearazi behar zituztela azaldu zien mossoei.

“Erreferenduma babestea nire konpromiso politikoa da, hala izan da beti, baina kontseilari bezala nituen eskumenetatik oso argi bereiziz. Erreferenduma defendatzen nuen bezala, ebazpen judizialak betearaztea mossoen esku uzten nuen”, azpimarratu du Fornek. “Ez zen Konstituzioaren aurkako Mossoen ekintzarik izan”, defendatu du.

Kontseilari ohiaren esanetan, Fiskaltzak “kontakizun fantasiatsua” egin du akusazio idatzian.

Forn deklaratzen bigarrena izan da eta, Junquerasek ez bezala, Ministerio Publikoaren galderak erantzun ditu. Era berean, Estatuko Abokatutzari erantzun dio, baina ez Voxen herri-akusazioari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean ERC