Politika -

Sorturen inguruan

Urkullu, PSEri buruz: 'Pista ugari dituen zirko baten aurrean gaude'

Urkulluren ustez, PSEk Sorturen inguruan "abiadura hartu" nahi izan du eta jeltzaleek aurkeztu behar zutena baino lehen iragarri nahi izan dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren presidentearen iritziz, Sorturen legeztatzearen inguruan PSEk eta PPk hartutako azken erabakiak "zirko baten aurrean gaudelako ideia" indartu egin dute.

"Pista bakarra izan beharrean, hainbat pista eta hainbat aktore daude pista hauetan jarduteko", gaineratu du.

Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan Urkulluk esan du EAJren taldearen helburua "ekimen bat" aurkeztea zela, "eta ez Legez Besteko Proposamen bat". EAJren helburua, "beste legebiltzar taldeekin batera aurkeztea" zen, tartean PSE-rekin.

Urkulluren ustez, PSEk Sorturen inguruan "abiadura hartu" nahi izan du eta jeltzaleek aurkeztu behar zutena baino lehen iragarri nahi izan dute. "Atzetik" PP "datorrenez", ekimena erretiratzeko "zirkoa" datorrela esan du EAJko buruak.

Hala ere, horren aurretik, Patxi Lopez lehendakariari zuzendutako galdera aurkeztu dute jeltzaleek Legebiltzarrean, Sorturen legalizazioaren aurrean "duen jarrera ezagutzeko". Urkulluren esanetan, Lopezek egun batetik bestera "iritzia aldatu" egiten du Sorturen inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea