Politika -

Hitzarmena

Jaurlaritzak eta Auzitegi Nazionalak elkarlana indartu egingo dute

Sinatu duten hitzarmenean, Auzitegiak 2005etik martxan den Biktimen Bulegoa indartzeko konpromisoa hartu du Jaurlaritzak. Gauzak horrela, funtzionari bat jarri du bere soldatapean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Auzitegi Nazionalak haien arteko elkarlana indartuko dute, terrorismoaren biktimen alde. Gauzak horrela, Jaurlaritzako funtzionari bat Biktimen Bulegoan lan egiten hasiko da.

Gaur eguerdian Idoia Mendia Justizia sailburua Madrilen izan da, Biktimen Bulegoak egiten duen lana "aurrez aurre" ezagutzeko.

Justizia sailburua Angel Juanes Auzitegi Nazionaleko presidentearekin batzartu da Madrilen.

Sinatu duten hitzarmenean, Auzitegiak 2005etik martxan den Biktimen Bulegoa indartzeko konpromisoa hartu du Jaurlaritzak. Gauzak horrela, funtzionari bat jarri du bere soldatapean.

Idoia Mendiarekin batera, Jaurlaritzako Biktimen zuzendaria, Maixabel Lasa, eta Maite Pagazaortundua, Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentea izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea