Politika -

ETAren balizko amaiera

Biktimen ahotsa 'entzun' egin behar dela defendatu du Legebiltzarrak

Hala ere, terrorismoaren aurkako politika erabakitzea eta indarrean jartzea erakundeei eta ez beste inori dagokiela zehazten du ekimenak. PSEk, PPk eta UPyDk aldeko botoa eman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren balizko amaiera baten aurrean, terrorismoaren biktimen ahotsa "entzun" egin behar dela defendatu du gaur Eusko Legebiltzarrak. "Inpunitatea" saihestuko duen justiziaren alde ere egin du Ganberak, PSEk, PPk eta UpyDk hitzartutako ekimenean.

Hala ere, terrorismoaren aurkako politika erabakitzea eta indarrean jartzea erakundeei eta ez beste inori dagokiela zehazten du ekimenak. Ekimenak sozialisten, popularren eta UPyDren aldeko botoak jaso ditu. EAJk, Aralarrek, Eak eta Ebk aurkako botoa eman dute. Aurretik PSEk eta PPk adostutako testu batean oinarritu den dokumentua da gaur bozkatu dutena.

Biktimek "egia ezagutzeko eta duintasuna, justizia eta oroimena izateko eskubidea" dutela azpimarratzen du testuak. "Indarkeria terroristaren balizko amaiera batean, biktimen ahotsa entzun egin behar da", dio dokumentuak.

"Terrorismoarekin amaitzeko eskumena herritarrek demokratikoki aukeratutako ordezkariei dagokie, Zuzenbidezko Estatuaren arabera", erantsi du jarraian. Era berean, inpunitatea arbuiatzen du Gasteizko Ganberak ebazpen honen bidez. "Bakeak prezio politikorik ez" duela dio ekimenak, ondorioz, "bakea ez da ETA banda terroristarekin izandako negoziaketa politiko baten emaitza izango".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea