Politika -
Protesta
Istiluak izan dira Ernairen manifestazioan, Bilbon
Ertzaintzak espedientea ireki die arduradunei 'mozal legea'n oinarrituta.
agentziak | erredakzioa
Ernaik Bilbon deitu duen manifestazioan bengalak, pintura puztukiak eta ke poteak jaurti dituzte hainbat dendaren eta erakunderen aurka hiriaren erdigunean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak Hiritarren Segurtasun legea, 'mozal lege' deiturikoa, aplikatu die manifestazioaren arduradunei istiluengatik. 500 lagunetik gora elkartu dira protesta ekitaldian Bilboko kaleetan zehar. Euskadi Plazatik abiatu da manifestazioa, eta ke poteak jaurti omen dituzte Iberdrola Dorrearen aurrean. Moyua Plazaren inguruan, berriz, bengalak piztu dituzte eta horietako bat denda baten barruan sartu eta jendez hustu behar izan dute. Kale Nagusitik Areatzara joan dira, eta pintura horidun puztukiak jaurti dituzte eraikinen aurrealdeetara, aipatu iturrien arabera.