Politika -
Bilboko Euskalduna Jauregian
'ETAren frankiziak' hauteskundeetan izatearen aurka dago Rajoy
Indarkeriaren amaiera "ilusioekin" ez nahasteko, biktimak gogoan izatea aldarrikatu du Basagoitik.
Erredakzioa
"ETAren frankiziak''"maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan izatearen aurka agertu da Rajoy Mariano Rajoy PPko presidentea. "ETA dagoen bitartean ez dugu hauteskundeetara aurkeztea nahi", gaineratu du.
PPko burua Bilboko Euskalduna Jauregian izan da terrorismoaren biktimen omenaldi batean. Horren ustez, terrorismoaren "azken txanpan gaude" eta helmugara heltzeko, "ezin da terroristekin negoziatu".
"Terroristak edo haiek babesten dituztenak hauteskundeetara ezin aurkeztu daitezkeela diogunean, ez dugu alferrik esaten; ETArekin amaitzeko erarik onena da", apimarratu du.
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentea Rajoyrekin bat dator. Basagoitiren hitzetan, "biktimei esker, terrorismoaren amaiera gero eta gertuago dago" eta hori lortzeko, "justizia eta oroimena bezalako baloreak finkatu behar dira", zehaztu du.
Indarkeriaren amaiera "ilusioekin" ez nahasteko, biktimak gogoan izatea aldarrikatu du Basagoitik.
PPko ordezkari gehiago izan dira Bilboko ekitaldian, besteak beste, Federico Trillo, Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidentea eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua.