Politika -
Eusko Jaurlaritza
Sonia Perez izango da Jaurlaritzako Turismo sailburua, Retortilloren ordez
Orain arte Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu diputatua izan da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sonia Perez Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua Sustatzeko zuzendari nagusia izango da Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburua, Alfredo Retortilloren ordez. Izan ere, horrek kargua utziko du PSE-EEren Barakaldoko alkategaia izateko.
EFE agentziak jakinarazi duenez, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak asteazken honetan proposatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari Sonia Perezen izendapena.
Retortillo asteartean eseriko da azkenekoz Gobernu Kontseiluan.
Perez (Barakaldo, 1976) PSE-EEren arlo ekonomikoaren burua da, eta Enplegu zuzendari eta Lan sailburuorde izan zen Patxi Lopez lehendakari sozialistaren Eusko Jaurlaritzan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea