Politika -

ETAk duela 19 urte erailak

Senitartekoek, alderdiek eta erakundeek Fernando Buesa eta Jorge Diez omendu dituzte

Atentatua izan zen tokian lore eskaintza egin diete. Besteak beste, Legebiltzarreko presidentea, Jaurlaritzako hainbat sailburu eta alderdietako ordezkariak izan dira ekitaldian.

Natividad Rodriguez (Buesa alarguna) eta Begoña Elorza (Diezen ama), lore eskaintzan. EFE
Natividad Rodriguez (Buesa alarguna) eta Begoña Elorza (Diezen ama) ekitaldian.
Natividad Rodriguez (Buesa alarguna) eta Begoña Elorza (Diezen ama), lore eskaintzan. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urte dira gaur ETAk Fernando Buesa buruzagi sozialista eta Jorge Diez bizkartzaina hil zituenetik. Gasteizen lore eskaintza egin dute senitartekoek, ondoan alderdietako eta erakundeetako ordezkariak zituztela.

ETAk 2000.eko otsailaren 22 batez hil zituen biak, bonba autoz. Atentatua izan tokian paratutako monolitoan egin dute ekitaldia.

Bertan izan dira Fernando Buesa zenaren alargun eta seme-alabak eta Jorge Diez bizkartzainaren guraso eta arreba.

Senitartekoek alderdietako eta erakundeetako ordezkariak izan dituzte ondoan. Hala nola, han izan dira Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Jesus Loza Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria eta Eusko Jaurlaritzako hainbat sailburu, baita EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, PSE-EE eta PPren ordezkaritza bana ere.

Aurrez, minutu bateko isilunea gorde dute Legebiltzarrean. Bideoa:

El Parlamento Vasco recuerda a los parlamentarios Fernando Buesa y Enrique Casas
El Parlamento Vasco recuerda a los parlamentarios Fernando Buesa y Enrique Casas
El Parlamento Vasco recuerda a los parlamentarios Fernando Buesa y Enrique Casas

0:58
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Eusko Legebiltzarra ETA Alderdi politikoak PSE-EE Gasteiz