Politika -

Udal eta foru hauteskundeak

Alkateen 'agiri politikoa' ez begiratzeko eskatu dio Itxasok Olanori

PSE-EEk "sektarismotik" urruntzeko eskatu dio EAJri, "Gipuzkoako eskualdeen eta udalen arteko bidegabekeriak saihesteko".

Denis Itxaso, Tolosan. Argazkia: EiTB
Denis Itxaso, Tolosan. Argazkia: EiTB
Denis Itxaso, Tolosan. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Denis Itxaso PSE-EEren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak interes orokorra eta interes alderdikoiak bereizteko eskatu dio EAJri, eta Markel Olano ahaldun nagusi jeltzaleari, "laguntza" emateko garaian alkateen "agiri politikoa" ez begiratzeko.

Gipuzkoako PSE-EEko kideek ekitaldi politikoa egin dute Tolosan Jose Mari Villanueva bertako alkategaia aurkezteko.

Baina hitzordua ahaldun nagusigaiak aprobetxatu du EAJri "sektarismotik" urruntzeko eskatzeko, "Gipuzkoako eskualdeen eta udalen arteko bidegabekeriak saiheste aldera".

Itxasok sozialista gipuzkoarren lana goraipatu du, "alkateen agiri politikoaren koloreari jaramonik egin gabe eta interes orokorrari erantzunez tokian tokiko erakundeekin elkarlanean aritzeko" gaitasuna erakutsi dutelakoan.

"Oso ondo dago 4.0 gobernantzaz hitz egitea, baina ahaldun nagusiaren bulegoan esertzen denak argi bereizi behar ditu interes alderdikoiak eta Gipuzkoaren interes orokorra. EAJk horixe ulertu behar du, oinarrizkoa baita udalen arteko desorekak eta bidegabekeriak ez betikotzeko, eta diru publikoaren erabilera arbitrarioa saihesteko. Irizpide horrek erreferentziazko zentroak eta egoitza publikoak non jarri erabakitzeko ere balio behar du", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSE-EE berriak Denis Itxaso Albisteak Hauteskundeak