Politika -

Iparraldea

Ezkerraren eta abertzaleen gorakada, kantonamenduetako bozetan

Beñat Intxauspe zentro-eskuineko hautagaia izan da lehen itzulian hautatu duten bakarra, Hazparnen. Partehartzea baxua izan da eta Euskal Herria Bai koalizioko bi ordezkarik aurrera egingo dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herriko kantonamendu-hauteskundeetan Beñat Intxauspe Hazparneko hautagaia, zentro-eskuinekoa, izan da lehen itzulian departamenduko Kontseilu orokorrean aulkia eskuratu duen bakarra, hau da, erabateko gehiengoa lortu duen bakarra. Gainerako bederatziak datorren igandeko bozketan erabakiko dituzte.

Atzokoan, ezkerra izan zen garaile, hamar kantonamenduetatik seitan irabazi zuten Alderdi Sozialistako ordezkariek, hiru kantonamendutan eskuinekoek eta hamargarrenean, Beñat Intxuaspek irabazi du.

Euskal Herria Bai koalizio abertzaleko bi hautagaiek egin dute aurrera, Iholdin eta Garazin. Lehenengoan botoen % 32 lortu du hautagai abertzaleak.

Frantxua Maitia Kontseilari Nagusi sozialistak botoen % 34 eskuratu du Garaziko kantonamenduan eta kargua gal lezake bigarren itzulian babes handiagoa lortzen ez badu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea