Politika -

MOBILE WORLD CONGRESS 2019

Puigdemont eta atzerrian zein espetxean dauden Gobernuko kideak gogoratu ditu Torrak

Felipe VI.ak erantzun dio esanez Espainian demokrazia erabatekoa dela eta nazioartean horrela aitortuta dagoen '20 demokrazietako bat' dela.

Quim Torra Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Quim Torra Generalitateko presidentea
Quim Torrak planto egin dio Felipe VI.ari

1:24

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonan gaur hasiko da Munduko Mugikorren Kongresua, Mobile World Congress deiturikoa (MWC). Guztira, lau egunetan, sektoreko 100.000 profesional baino gehiago elkartuko dira.

Inaugurazioaren aurretik, Felipe VI.a Espainiako erregearen presentzia izan zen atzo albiste Kataluniako hiriburuan.

CDR Errepublikaren Defentsarako Batzordeak Felipe VI.a erregearen bisita boikotatzen ahalegindu ziren. CDRek deituta, guztira mila manifestari inguruk protesta egin zuten Felipe VI.aren kontra, "Errepresioari stop" eta "Borboiak ustelak" zioten pankartak eskuetan.

Quim Torra Generalitatek presidenteak eta Ada Colau Bartzelonako alkateak uko egin zioten Espainiako erregea agurtzeari, kongresuaren atariko afarira sartu aurretik. Ondoren, biek ala biek parte hartu zuten inaugurazioko afarian. Are gehiago, Torra eta Felipe VI.a aurrez aurre jesarri ziren.

Quim Torra eta Felipe VI.a, aurrez aurre

Quim Torra eta Felipe VI.a inaugurazio afarian, aurrez aurre. Argazkia: EFE

Kongresuaren atariko afarian eskaini zuen hitzaldian, Carles Puigdemont eta espetxean zein atzerrian dauden haren gobernuko kideak gogoan izan zituen Quim Torra Generalitateko presidenteak.

Torraren hitzetan, Kataluniak demokrazia maite du gauza guztien gainetik. Gaineratu zuenez, katalanek beti borrokatu izan dute giza eskubideak defendatzeko.

Felipe VI.ak bere erantzunean, Espaniako Konstituzioaren onberatasunez hitz egin zuen. Haren hitzetan, Espainian demokrazia erabatekoa da eta nazioartean horrela aitortuta dagoen '20 demokrazietako bat' ei da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika albisteak Bartzelona Espainiako Felipe VI.a albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Pere Aragonès Puigdemont gaur Kataluniako Generalitatea