Politika -

Ezker abertzalea

Rubalcaba Sorturi buruz: 'Orain isilik egon behar gara, epaiaren zain'

Ezker abertzaleren alderdi berriari buruz "esan behar genuen guztia esan dugu", nabarmendu du Rubalcabak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sorturen inguruko erabakien aurrean Espainiako Gobernua "isilik, epaileen erabakiaren zain" mantendu behar dela uste du Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak. "Justiziaren txanda da orain", gaineratu du.

Ezker abertzaleren alderdi berriari buruz "esan behar genuen guztia esan dugu", nabarmendu du Rubalcabak. Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak egin zituzten txostenak gogoratu ditu Barne ministroak, baita Fiskaltzak eta Abokatutzak aurkeztutako salaketak ere.

"Orain Justiziak erabaki beharko du, guk ez dugu iritzirik eman behar", esan du Rubalcabak. Auzitegi Gorenak Sorturen inguruan hartutako erabakia "errespetatu eta bete" egingo dutela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea