Politika -

'Egunon Euskadi'

Odon Elorza: 'PSEko kide asko kokoteraino daude PPko mehatxuekin'

Zapatero berriro hautagaia izango ez denaren susmoa du Donostiako alkateak. Gainera, ETAk hildako zinegotzien omenaldietara joateko deialdia egin die Sortuko ordezkariei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETB-2ko "Egunon Euskadi" saioan eskainitako elkarrizketan Odon Elorza Donostiako alkateak adierazi duenez, PSEko kide asko kokoteraino daude "PPko mehatxuekin eta Eusko Jaurlaritzarekiko keinuekin", terrorismoaren amaiera lortzeko politikari dagokionez, bereziki.

Alkateak onartu duenez, "egoera delikatua da", PSEk PPren babesa behar duelako Eusko Legebiltzarrean gehiengoa mantentzeko. Elorzaren esanetan, terrorismoaren amaieraren auzian, PPk eta komunikabideen gehiengoak presio handia eragiten diete bai Lopezi baita Zapaterori ere.

Halaber, Zapatero berriro hautagaia izango ez denaren susmoa du Donostiako alkateak. Bere ustetan, "PSOErentzat onena litzateke hauteskundeak baino lehenago hura iragartzea", PPk "Zapatero zigortzeko bozaren estrategia" erabili ez dezan.

Ezker abertzaleko alderdi berriari buruz, ETAk hildako zinegotzien omenaldietara joateko deialdia egin die Sortuko ordezkariei. Elorzaren arabera, Sortuk "sinesgarritasuna irabaziko lukee".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea