Itxi

Politika

Hauteskundeak

Barkos: 'Laukoaren hautagaitza are beharrezkoagoa da UPN-PP akordioaren ondotik'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Nafarroako Gobernuko presidenteak laukoaren hautagaitza bateratuaren alde egin du, hauteskundeetara begira. Hain zuzen ere, "bizikidetzan" oinarritutako hautagaitza aurrerakoia" defendatu du.

  • Uxue Barkos, Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmenari buruzko liburuaren aurkezpenean

    Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmenari buruzko liburuaren aurkezpena. Argazkia: EFE

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak esan duenez, hauteskundeetara elkarrekin joateko UPN eta PP alderdiek hartutako erabakiaren ondotik, are beharrezkoagoa da laukoak bizikidetzan oinarritutako hautagaitza "aurrerakoia" aurkeztea.

Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmenari buruzko liburuaren aurkezpenean, Barkosek ez du UPNk eta PPk lortutako akordioaz hitz egin nahi izan, baina Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E elkarrekin aurkeztuko diren galdetuta, zera erantzun du: "Nafarroak nortasun propioa duen ahotsa behar du Madrilen".

"Lehenengo egunetik egin nuen horren aldeko apustua, baina akordioak presa handiagoa du larunbataz geroztik". Hain zuzen ere, larunbatean iragarri zuten UPNk eta PPk hauteskundeetan elkarrekin aurkeztuko direla. "Gure koalizioa Gorte Nagusietan eta goi eta behe ganberetan egon behar da", nabarmendu du.

Ildo horretan, ez du aipatu ere egin IEk eta Podemosek hauteskundeetara lauko gisa aurkezteko proposamena baztertu zutenik, eta behin eta berriro mintzatu da laukoaren hautagaitzak duen garrantziaz. "Nafarroak ekarpen aurrerakoia egin behar du, besteak beste, elkarrizketa eta bizikidetza soziala ardatz hartuta", adierazi du.


  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena