Politika -
Diputatuen Kongresua
Rajoyk Zapaterori: 'Denbora alferrik galtzen ari gara zurekin'
Datu baikor ugari "ezkutatu" izana leporatu dio Zapaterok Rajoyri. Esportazioak urtarrilean izandako hazkuntza azpimarratu du, % 25 hazi da, azken 13 urtetako gorakadarik handiena omen da.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak hartutako neurrien eraginkortasuna nulua dela adierazi du Rajoyk. Zapateroren legealdian gizarte segurantza 300.000 autonomok utzi dutela gogorarazi du eta 175.953 enpresa txiki eta ertainek itxi egin behar izan dutela.
"Denbora alferrik galtzen ari gara, zurekin ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea ezinezkoa izango da", esan dio Rajoyk Zapaterori Diputatuen Kongresuan, kontrolerako saioan.
Datu baikor ugari "ezkutatu" izana leporatu dio Zapaterok Rajoyri. Besteak beste, urtarrilean esportazioak izan duen hazkuntza azpimarratu du, azken 13 urteetan izan duen hazkuntzarik handiena lortu duela gaineratu du % 25 hazi baita.
Ekonomiaren berreskuratzen ari dela adierazi du Zapaterok eta enplegua ere laster suspertuko dela esan du.