Politika -

Legegintzaldiaren azken saioa

Miguel Sanzek agur esan du Nafarroako Parlamentuan

Nafarroako Gobernuko presidentea ez da aurkeztuko hurrengo hauteskundeetara. Azken hitzaldian, politikagintzaren beharra aldarrikatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak bere azken saioa izan du gaur Foru Parlamentuan, politikagintzan 24 urtez eta hainbat kargutan egon eta gero. Izan ere, ez da hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko.

Sanzek hitza hartu du legegintzaldiko azken saioan, eta eskerrak eman dizkie parlamentarioei, asko "lagundu" egin baitute, "batzuetan desadostasunetik, beste batzuetan adostasunetik, baina betik gertutasu pertsonaletik".

Presidenteak adierazi duenez, bere ibilbidean "pozak eta desengainuak, konpromisoak eta tristurak, arrakastak eta akatsak eta porrotak eta konpobideak" izan ditu.

Nolanahi ere, "eskertu" egin die Nafarroarekin eta herritarrekin izan duten "konpromisoa eta leialtasuna".

Sanzek aitortu du gizarte espainiarrak iritzi txarra duela politikaz, "eta salbuespen diren praktika txarren ondorioz", eta hortaz, politikagintza aldarrikatu nahi izan du "gizartearen etorkizuna hobe egiteko" lanabes gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea