Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Alderdi politikoekin bilera sorta hasi du Etxeratek

Maiatzeko hauteskundeei begira, bilera sorta hasi dute alderdi ezberdinekin, presoei buruz dituzten "asmo zehatzak" argitzeko helburuarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoekin bilera sorta hasi du Etxerat elkarteak, "gure herrian ireki den aldaketa garaiari aurre egiteko xedearekin". Bilbon egin duten agerraldian Oihane Ozamiz eta Natxi Aramburu Etxerateko bozeramaileek azaldu dutenez, elkarteak "zuzenean" ezagutu nahi ditu alderdi politikoek euskal presoei buruz dituzten asmoak.

Maiatzeko hauteskundeei begira, bilera sorta hasi dute alderdi ezberdinekin, presoei buruz dituzten "asmo zehatzak" argitzeko helburuarekin.

"Gure familiarrek eta lagunek bizi duten egoera alderdi politikoen agendetan agertu egin behar da", esan dute.

Alderdien "konpromisoak" lortu nahi dituzte, Ozamizek azaldu duenez. Baten batekin bilera egin dutela dagoeneko, baina zeinekin bildu diren ez dute argitu nahi izan. "Erantzun baikorra jaso dugu", azpimarratu du.

"Egoera berezia bizi dugu, eta lagundu egingo gaituztela uste dugu", adierazi du Ozamizek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea