Politika -

Martxoak 8

Legebiltzarreko osoko bilkura bertan behera geratu da gehiengoak greba egin duelako

Legebiltzarkideen erdiak baino gehiagok greba egin dute, eta araudiak zehazten du osoko-bilkura bertan behera utzi behar dela kasu horretan.

Legebiltzarkideak aretotik ateratzen. Argazkia: EiTB
Legebiltzarkideak aretotik ateratzen. Argazkia: EiTB
Eusko Legebiltzarreko kontrol saioa, bertan behera

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko parlamentarien gehiengoak bat egin du greba feministarekin eta, ondorioz, bertan behera geratu da gaurko aurreikusita zegoen kontrolerako saioa.

Gasteizko Legebiltzarrak 75 eserleku ditu, eta horietako 40 emakumeenak dira. Erakundeko araudiaren 63. artikuluaren arabera, Legebiltzarra osatuta egoteko erdiak baino bat gehiago egon behar dira, hau da, 38.

09:30ean hasi behar zen osoko-bilkura. EAJko, EH Bilduko, Elkarrekin Podemoseko eta PSE-EEko 36 emakume legebiltzarkidek bat egin dute greba feministarekin, baina PPko 4ek, ez.

Falta ziren 36 legebiltzarkideekin batera lau gizonezko parlamentarik egin dute greba eta, ondorioz, ez dira gutxienekora iritsi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Grebak albisteak Eusko Legebiltzarra argazkiak Alderdi politikoak berriak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Emakumeen Nazioarteko Eguna