Politika -
Ez-legezko proposamena
Autogobernua defendatzeko konpromisoa hartu du Eusko Legebiltzarrak
Ekimena PSEk aurkeztu du eta PPren babesarekin aurrera atera da, baina gainerako talde politikoek kontra bozkatu dute. Era berean, marko konstituzionala defendatzeko konpromisoa hartu du Ganberak.
Erredakzioa
Marko konstituzionala eta euskal autogobernua defendatzeko konpromisoa hartu du gaur Eusko Legebiltzarrak, eta Erkidegoen Estatua hobetzen laguntzeko eskatu dio Gasteizko Exekutiboari, horretarako lankidetza erabiliz.
Ekimena PSEk aurkeztu du eta PPren babesarekin aurrera atera da, baina gainerako talde politikoek kontra bozkatu dute.
Ez-legezko proposamen baten bidez, "Estatutuaren autogobernuak Euskadiri ematen dion" gaitasun politikoa defendatu du Legebiltzarrak, eta baita indarrean daramatzan urteetan "emandako aurrerapausoak" ere.
Era berean, "erreformak behar direla esanez eredu autonomikoaren aurka iritzia sortu nahi duten" jarrerak salatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari Gasteizko Ganberak.
Estatua hobetzea
Gainera, Erkidegoen Estatua hobetzen laguntzeko eskatu diote Jaurlaritzari, horretarako lankidetza tresnak garatuz Estatu eta erkidegoen artean.
"Espainiako Ongizate Estatuarekin amaitu eta eredu autonomikoa ahuldu nahi duten mezu ezkorrei" erantzuna eman nahi die ekimenak, bozeramaile sozialistak azaldu duenez.