Politika -
Auzitegi Nazionala
ETAko presoen aldeko bi omenaldi debekatu dituzte Getxon
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, berriz, ''Amnistiarik gabe bakerik ez'' lelopean Zornotzan deituta zegoen manifestazioa debekatu du.
Erredakzioa
ETAko ustezko kideen alde Getxoko Algorta auzoan biharko deituta zeuden bi omenaldi debekatzeko agindua eman dio Auzitegi Nazioanalak Herrizaingo Sailari.
Bihar arratsaldeko 20:00ak eta 20:30ak aldera deituta zeuden omenaldiak, antza webgune desberdinen bitartez egin da deialdia.
Ertzaintzaren arabera, lehenengo elkarretaratzea ETAko hainbat kideri omenaldia egiteko deituta zegoen, bigarrena, berriz, Frantzian atzemandako Jone Lozanoren atxiloketa salatzeko.
Bestalde, Herrizaingo Sailak, bihar arratsaldeko 20:00etan&' || 'nbsp;Zornotzan deituta zegoen manifestazioa debekatu duela jakinarazi du.
"Amnistiarik gabe bakerik ez" lelopean egitekoa zen protesta. Ertzaintzaren arabera aukeratutako leloa "adierazpide bortitzen aldeko" esaldi "garbia" da.