Politika -

Agiriaren gaineko erreakzioak

Patxi Lopezek ez du ETAri buruz hitz egin, 'publizitatea ez egiteko'

Gainera, esan du, "beste batzuei ez bezala", ez duela kezkatzen ezker abertzalea hauteskundeetan egotea; eta horrek baketik gertuago egoteko balio badu "ongietorriak izan daitezela boz horiek".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak arbuiatu egin du Sorturen eta ETAk plazaratu duen agiri berriaz hitz egitea "euren kanpainian publizitatea egitea ekiditeko". Gainera, ziurtatu duenez, ez du kezkatzen ezker abertzalea hauteskundeetan egotea; eta, lehendakariaren hitzetan, horrek baketik gertuago egoteko balio badu "ongietorriak izan daitezela boz horiek".

Ezkerraldea eta Meatzaldeko hautagaiak aurkezteko BECen egin duen ekitaldian Patxi Lopezek esan du "gaur" ez duela Sorturi ez eta "egiaztatze informalei" buruz ere hitz egin (ETAren agiriaren harian) ez duelako nahi "kanpainia egitea eta hori da, azken finean, azken egunotan egin izan duguna".

Edonola ere, ziurtatu du, "beste batzuei ez bezala", ez duela kezkatzen ezker abertzalea hauteskundeetan egotea. Halaber, horrek baketik gertuago egoteko balio badu "ongietorriak izan daitezela boz horiek", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea