Politika -

Bigarren itzulia

Garaipen historikoa lortu du ezkerrak Pirinio Atlantikoetan

Hauteskunde hauek egiten diren azken aldia izan da, izan ere, lurralde-erreformak departamendua desagertaraziko ditu. Parte-hartzea baxua izan da; % 43,03koa hain zuzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezkerra nagusitu da, historian lehen aldiz, Ipar Euskal Herriak eta Biarnok osotzen duten Pirinio Atlantiarrean,&' || 'nbsp; kantonamenduetako hauteskundeetako bigarren itzulian.

Iparraldeko kantonamenduetan, alderdi sozialistak gehiengoa lortu du Baionako hiru kantonamenduetan. Eskumak (UMP), aldiz, gehiengoari eutsi dio Angeluko, Biarritzeko eta Labastidako kantonamenduetan.

Donibane Garazi, François Maitia sozialistak karguan jarraituko du eta Atharratzeko kantonamenduetan ezkerrera egin du Arnaud Villeneuve sozialista aukeratuta. Iholdi eta Azparneko kantonamenduetan zentro-eskuineko hautagaiak atera dira garaile.

Iparraldeko emaitzei Bearnekoa gehituta, ezkerrak garaipen nabarmena lortu du Prinio Atlantiarretan, 28 eserleku lortuta eskuineko eta zentro-eskuineko alderdiek lortutako 24 eserlekuekin alderatuta.

Hauteskundeetan parte-hartze baxua izan da, % 43,03koa hain zuzen.

Kantonamenduetako hauteskundeetan, kantonamendu bakoitzak kontseilari bat hautatzen du departamenduko Kontseilu Nagusirako. Atlantiar Pirinioetako 52 kantonamenduetatik 26tan bakarrik egin dituzte hauteskundeak. Gainontzekoetan, ordezkariak 2008an hautatu zituzten.

Normalean, kontseilariak sei urteko agintaldia egiten dute. Oraingo honetan, hala ere, hiru urterako bakarrik aukeratu dituzte. Hauteskunde hauek egiten diren azken aldia izan da, izan ere, lurralde-erreformak departamendua desageraraziko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea