Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Ezker abertzaleari 'kanpaina' ez egiteko eskatu du lehendakariak

Patxi Lopezek kritikatu egin du ETAren azken agiriak ez esatea ezer erakunde terroristaren "behin-betiko amaieraz".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak adierazi du Sortu legezkoa izatea edo ez izatea "auzitegiek" erabakiko dutela eta, beraz, gertatuko dena aurrez ikusten ez saiatzeko eta ezker abertzaleari "kanpainia" ez egiteko eskatu du.

Trapagaranen (Bizkaia) egindako bisita batean, Lopezek ETAren azken agiria ere hartu du hizpide, eta gogor kritikatu du, "ez baitu ezer esaten ETAren behin-betiko amaieraz".

Horrenbestez, "terroristen asmoak" ez interpretatzeko dei egin dio gizarteari.

Eusko Alkartasunari buruz, Gasteizko Gobernuko buruak esan du "haiek" jakingo dutela "siglak ezker abertzaleari eman edo ez eman", eta errefusatu egin du horren harira adierazpen gehiago egitea "urrats zehatzak" izan arte.

Eusko Jaurlaritzaren izaera "udalkoia" azpimarratu du Patxi Lopezek Trapagan egin duen agerraldian. Bizkaiko Ezkerraldeari "zor historikoa" ordaindu nahi dio lehendakariak, "euskal industriaren ekonomiaren motorra berriro izan dadin".

Patxi López lehendakariak Trapagako "errealitatea eta beharrak" ezagutu nahi izan ditu gaurko bisitan. Eusko Jaurlaritzaren izaera "udalkoia" nabarmendu du.

Lehendakariak, Trapagako udalbatzako kideekin batera, herriko euskaltegia bisitatu du, baita liburutegia, dendak eta San Gabrielko sarbide berriak ere. Bere hitzetan, Gobernuak "herritarren zerbitzura egon nahi du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea