Politika -

Eusko Legebiltzarra

'De Miguel auzia' argitara eman zuen abokatua galdekatu du batzordeak

Era berean, Arabako ustezko espioitza eta ustelkeria sarea ikertzen ari den Legebiltzarreko taldeak bi ertzain galdekatu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ainhoa Alberdi abokatuak agerraldia egin du gaur Arabako ustezko espioitza eta ustelkeria sarea ikertzen ari den Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzordearen aurrean. Alberdik ''De Miguel auzia'' argitara eman zuen, Gasteizko epaitegi batean salatu zuenean.

Era berean, auzia ikertzen ari den Legebiltzarreko taldeak bi ertzain galdekatu ditu gaur. EAJko 15 bat kargudun ohi auzipetu ditu Gasteizko auzitegiak ''De Miguel'' aferan.

Ertzaintzaren Gasteizko polizia-etxean galdekatu dute Alberdi, bi ertzainak bezalaxe. Aitor Telleria eta Alfredo de Miguel EAJko buruzagi ohiak salatu zituen iaz Alberdik epaitegietan.

Estortsioa

Antza denez, hauek Alberdi estortsionatzen saiatu ziren. Arabako Teknologia-parkea handitzeko obrak enpresa bateri esleitu zizkioten, eta horren truke komisioak eskatu zizkioten Alberdiri.

Bestalde, Arabako enpresariak eta politikariak zelatatzen zituen sareagatik galdetu diete bi ertzainei.

Bi ertzaina horien deklarazioarekin agerraldiak bukatutzat jo dituzte batzordean, lan-programan aldaketarik izan ezean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea