Politika -
Faisan auzia
Batasunarekin lotu zuten akordioa ez betetzeko exijitu du Gallardonek
"Erakundeetan egon ahal izateko Batasunarekin akordioa adostu bazuten, ez betetzeko" eskatu dio Alberto Ruiz Gallardon Madrilgo alkateak Espainiako Gobernuari.
Erredakzioa
"Erakundeetan egon ahal izateko Batasunarekin akordioa adostu bazuten, ez betetzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuari Alberto Ruiz Gallardon Madrilgo alkateak.
Getxora egin duen bisitan, Gobernuak eta ETAk izan zituzten kontaktuak aipatu ditu Gallardonek (gaur El Pais egunkariak argitaratutakoaren harira). Francisco Javier Lopez Peña ''Thierry''ri aurkitutako dokumentuek Gobernua "larriki konprometitu" egiten dutela esan du Madrilgo agintariak.
Horregatik, Gobernuak "azalpenak" eman behar dituela uste du Galalrdonek. Sozialistek "alde bati bakarrik galdetu" diotela esaten dute, baina "Espainiako herritarrek azalpen bat behar dugu; egia den edo ez esan behar digute, gezurrik esan duten ala ez", azpimarratu du.
Zentzu horretan, Batasunarekin akordiorik adostu bazen, maiatzeko hauteskundeetan bete ez dezaten exijitu du Gallardonek.