Politika -

BIKTIMAK

Pasaiako segadako biktimak omendu dituzte Azpeitian, hilketaren 35. urteurrenean

Ane Muguruza Josu Muguruza parlamentarioaren alabak Estatu terrorismoak kasu gehienetan izan duen "inpunitatea" salatu du eta "justizia eta berdintasuna" eskatu ditu.

Azpeitiko omenaldiaren irudi bat.
Azpeitiko omenaldiaren irudi bat.
Ane Muguruzak Estatuaren biolentziak izan duen 'inpunitatea' salatu du

0:20

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasaiako Sarraskia Argitu plataformak deituta, larunbat honetan omenaldi egin zieten Azpeitian, Pedro Mari Isart Pelitxo, Rafael Dalas Txapas, Dionisio Aizpuru Kurro eta Jose Mari Izura Pelu, 1984ko martxoaren 22an Polizia espainiarrak Pasaian hil zituen Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideei.

35 urte geroago, eta bide judiziala agortuta, ez da arduradunik epaitu, eta hilketak argitu gabe egoten jarraitzen du.

Beste urte batez, biktimen senideek eta lagunek poema eta abestiekin gogoratu dituzte, "justizia" eskatu dute eta "egia ezagutu beharra" dagoela aldarrikatu dute.

Pasaiako segadako lau biktimez gain, Estatuak eragindako biktima gehiago omentzeko ere balio izan du ekitaldiak.

Josu Muguruza, Madrilen hil zuten HBko parlamentarioaren alaba Ane Muguruzak hitza hartu eta Estatuaren krimenek izan duten "inpunitatea" salatu du: "Euskal Herriko zenbait erakunde publikok norabide horretan urratsak eman badituzte ere, oraindik bide luzea dago egiteko egun bizi dugun diskriminazioa gainditzeko, eta behingoz, Estatuak sorrarazi duen sufrimendu guztia aitortzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Azpeitia EAE Eguneko albisteak Pasaia Albisteak Memoria Historikoa Terrorismoaren Biktimak