Politika -

Iparralde

Irati Tobar Segiko ustezko kidea atxilotu dute

Espainiaratzeko agindua salatzeko Izpuran itxialdia egin zuten zortzi ustezko kideetatik atxilotu ez zuten bakarra da Irati Tobar.

ErredakzioaIp

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak Irati Tobar Segiko ustezko kidea atxilotu du gaur eguerdian, Garak jakinarazi duenez.

Espainiaratzeko agindua salatzeko Izpuran itxialdia egin zuten zortzi gazteetatik zazpi atxilotu zituen poliziak. Irati Tobar aske zegoen bakarra da.

Atxiloketa arratsaldeko 13:35etan egin dute, Donibane Lohizunen.

Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak agindutako Segiren aurkako operazioan ihes egitea lortu zuten zortzi atxilotuek. Martxoaren 2an Endika Perez Gomez atxilotu zuten, Askatasunaren agerraldi batean parte hartu ondoren. Egun berean Jacinto eta Xalbador Ramirez Cruz atxilotu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea