Politika -

Eusko Legebiltzarra

Poliziaren biktimen kaltea konpontzeko eztabaida hasiko dute gaur

Azkenean PPk aldeko botoa emango du, baina batzorde bat sortzea aurrikusten duen puntuaren aurka bozkatuko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal erakundeek biktima politikoak eta Poliziaren biktimak aintzat hartzeko bidea hasiko du ostegun honetan Eusko Legebiltzarrak. 2011ko amaieran lehen neurriak indarrean sartzeko ebazpena onartuko du Gasteizko Ganberak. Azkenean PPk aldeko botoa emango du, baina batzorde bat sortzea aurrikusten duen puntuaren aurka bozkatuko du. Talde politiko guztiek, PP eta UPyD salbu, adostu eta aurkeztu zuten ekimena otsailean.

Alderdi popularra akordio horretatik kanpo gelditu zen; izan ere, ez dute nahi txosten parlamentariorik.

Dena den, Antonio Basagoitiren alderdiak ekimenaren baldintza orokorrak onartu ditu: poliziaren erasoak jasan zituzten pertsonei eta familiei eragindako kaltea konpontzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea