Politika -
Hauteskundeen ostean
Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidentea izandatu dute
Lehen aldiz sozialista bat heldu da agintera. Badira 35 urte Georges Labazee kontseilaria zela. Aurrerantzean Departamentuko presidente izango da.
Erredakzioa
Ipar Euskal Herriko kantonamenduetako hauteskundeen ondotik, gaur arratsaldean izendatu dute Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidentea.
Lehen aldiz sozialista bat heldu da agintera. Badira 35 urte Georges Labazee kontseilaria zela.
Aurrerantzean Departamentuko presidente izango da eta bere presidenteordeen artean, Kotte Ezenarro hendaiarra dago.
Elkartasuna, jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzea du helburu Pirinio Atlantikoetako presidenteak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea