Politika -
Udal eta foru hauteskundeak
Aralar eta EAJ batera joango dira Nafarroa Bai 2011 marka berriarekin
Albistea Txentxo Jimenez Aralarren Nafarroako koordinatzaileak baieztatu du Radio Euskadiko "Ganbara" saioan.
Erredakzioa
Aralar, EAJ eta Independentistak alderdiak batera joango dira datozen udal eta foru hauteskundeetan Nafarroa Bai 2011 marka berriarekin.
Albistea Txentxo Jimenez Aralarren Nafarroako koordinatzaileak baieztatu du Radio Euskadiko "Ganbara" saioan.
Jimenezen hitzetan, marka berriari “2011” gaineratu diote Eusko Alkartasunak auzitegietan eragozpenik jar ez dezan.
Aralarrek Nafarroan duen koordinatzailearen esanetan, "antza denez, EA eragozpenen bat jartzea aztertzen ari zen; horregatik erantsi diogu urtea izenari, Nafarroa Bai hauteskundeetan ez egoteko hauteskunde batzordera joango dela iragarri duena lasaiago uzteko", esan du koordinatzaileak.