Politika -

Ezker abertzalea

Urkullu: 'Sortu legeztatzeak onurak soilik ekar ditzake'

EAJren presidentearen esanetan, "ez luke Estatua arriskuan jarriko". Hori dela eta, trantsizio garaian Alderdi Komunista legeztatzeko izan zen jarrera eskatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren presidenteak Sorturen legeztatzearen alde egin du berriro eta ezker abertzalea legezko izatea Estatuarentzat "ez dela arriskutsua" berretsi du, izan ere, bere ustez "onurak soilik ekar ditzake".

Forum Europa-Tribuna Euskadik antolatutako hitzaldian buruzagi jeltzaleak azaldu duenez, ezker abertzaleak "gehienok exijitutako pausoak eman ditu". Hori dela eta, "interes politikoagatik ezker abertzalearen legeztatzea ETAren desagerpenarekin ez lotzea" eskatu du.

Urkulluk azpimarratu du ezker abertzaleak "inoiz hartu ez zituen konpromisoak" egin dituela bere, "konpromisoa hartu" duela.

Era berean, trantsizio garaian Alderdi Komunista legeztatzeko izan zen jarrera eskatu du. Izan ere, "ezker abertzalearen legeztatzeak ez du Estatua arriskuan jarriko. Onurak besterik ezin ditu ekarri".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea