Itxi

2019/03/30

17:41

Politika

Ardaitzeko leizea

Ezkabako bi iheslariren gorpuzkiak hobitik atera dituzte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

37 metroko sakoneran zeuden lurperatuta gorpuzkiak, eta Fermin Ezkietak jasotako testigantzen arabera, 1938ko maiatzaren 22an Ezkabako ihesaldian alde egin zuten bi presorenak dira.

  • Ezkabako bi iheslariren gorpuzkiak hobitik atera dituzte

    Ardaitz. ETBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Larunbat honetan bi lagunen gorpuzkiak hobitik atera dituzte Ardaitzeko leizean, Erroibarren, Nafarroako Gobernuaren Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusiak bultzatutako planari jarraiki.

37 metroko sakoneran zeuden lurperatuta gorpuzkiak, eta Fermin Ezkietak jasotako testigantzen arabera, 1938ko maiatzaren 22an Ezkabako ihesaldian alde egin zuten bi presorenak dira.

Bi gorpuak 1985ean aurkitu zituen Satorrak Espeleologia Taldeak. Urte batzuk geroago, 2012an hain zuzen ere, Aranzadi Elkarteak aurkikuntza frogatu zuen.

Esan bezala, bi iheslarien gorpuzkiak gaur bertan atera dituzte leizetik, horixe zelako Nafarroako Gobernuak,aipatu planean oinarrituta, 2019rako aurreikusitako lehendabiziko eginbeharra.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;