Politika -

Kanpainaurrea

EH Bilduk '1977ko alkateen mugimendua' omendu du

EAJk adierazi du bere hautagaiek "ezagutzen" dutela Madril, eta badakitela "politika egiten". Podemosek "duintasun" botoak eskatu ditu bankuen botereari aurre egiteko.

EH Bilduren ekitaldia Bilbon. Argazkia: EiTB
EH Bilduren ekitaldia Bilbon. Argazkia: EiTB
Alderdiek euren ekitaldiei ekin dizkiete, mezuak eta hautagaiak ezagutzera emateko

4:43

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk omenaldia egin die gaur Jose Luis Elkoro Bergarako alkate izan zenari eta '1977ko alkateen mugimenduari', azken hori "herri honen berpizkunderako ezinbestekoa" izan zela iritzita.

Koalizioak Bilboko Plaza Berrian egindako ekitaldi batean, azken bi legegintzaldietan EH Bilduko kargudunek egin duten lana goraipatu du.

Hala, errekonozimendua eman die alkateek bere garaian egindako lanari, "frankismoari aurre eginez, udaletatik Euskal Herriaren eraikuntzan pausoak eman zituztelako".

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak "batasunaren eta programa progresista eta soberanisten alde" egin du, "Espainiako Estatuko kontrarreforma autoritarioari" aurre egiteko.

El coordinador de EH Bildu, Arnaldo Otegi, ha apostado por la "unidad y programas de mínimos progresistas y soberanistas" frente a la "contrarreforma autoritaria" que, a su juicio, se produce en el Estado español.

Bestalde, EAJren Kongresuko eta Senatuko hautagaien aurkezpenean, Aitor Estebanek azpimarratu du jeltzaleek ez dutela aurkeztuko "torerorik, ez realityko pertsonaiarik; asko jota, txokoren bateko sukaldaria". Hautagaitzak "Madril ezagutzen eta politika egiten badakiten" pertsonek osatzen dituztela adierazi du.

Jeltzaleek Kongresuan izan duten azken bozeramaileak azpimarratu du euskal autogobernuak "egonkortasun instituzionala" behar duela, "beharrezko aldaketak egiteko eztabaida patxadatsua egin ahal izateko".

Estebanek esan du "erabakigarriak" izan nahi dutela, eta "hurrengo legegintzaldian politika bera edo Estatuaren eredua aldatzen bada, EAJk bertan egon" behar duela.

Podemosek Iruñean egin du bere ekitaldi nagusia, eta Pablo Iglesias Unidas Podemosen presidentegaiak boto "duina" eskatu du, apirilaren 28an bankuen boterea geldiarazteko.

Iglesiasek galdetu du ea zergatik ez duen inork bankuez hitz egiten, "60.000 milioi euro eman bazitzaizkien eta zergetan 3.000 milioi euroko zorra badute ere".

Isabel Celaa Espainiako Hezkuntza ministro eta PSE-EEren hautagaiak "eskuin hirukoitza"ren "mehatxua"z ohartarazi du, "Espainia zentralizatura itzuli" nahi dutelako.

Pedro Sanchezen gobernuko bozeramaile ere badenak herritarrak mobilizatzeko deia egin du, apirilaren 28an jokoan dagoena "eboluzioa" edo "atzera egitea" delako. Halaber, PPk, Ciudadanosek eta Voxek osatzen duten "eskuin hirukoitza"ren aurka jo du, ez dutelako Espainia anitza nahi, eta "eskubide konstituzionalak ere zalantzan" jartzen dituztelako.

Javier Maroto PPren Antolakuntza idazkariordeak esan du bere alderdiak "berme ekonomikoa" eskaintzen duela, eta atzean utzi nahi dituela Sanchezen "diru xahuketaren ostiral elektoralak", "enplegu eta zerga jaitsierako ostiral ekonomikoetara" pasatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Hauteskunde orokorrak EH Bildu Araba PSE-EE albisteak Euskadiko PP berriak Eguneko albisteak Podemos berriak Euskadiko Podemos-eko albisteak Podemos Ahal Dugu Nafarroa Hauteskundeak