Politika -
Terrorismoaren aurkako borroka
Rubalcaba: 'PPren polemikarekin ez dut ETAren amaiera zapuztu nahi'
ETA "politikoki eta polizialki garaituta" atera zen azken su-etenetik, errepikatu du Barne ministroak, "gauzak ongi egin zirelako".
Erredakzioa
Terrorismoaren aurkako borrokako gaietan PPrekin eztabaida piztuko ez duela errepikatu du gaur Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak, "ETAren amaiera ikustetik gertu gaudelako" eta itxaropenak "ez zapuztea" nahi du, "gauzak ondo joaten jarraitzeko".
Ministroen Kontseilua bukatu ostean prentsaurrekoa eman du Rubalcabak. ETA "politikoki eta polizialki garaituta" atera zen azken su-etenetik, errepikatu du Barne ministroak, "gauzak ongi egin zirelako".
ETA "okertu egin da su-eten guztietan", baina 2006ko su-etenean "bereziki egin zuen kale, eta Estatuak oso ongi egin zuen, besteak beste, 98an gertatutakoarekin ikasi genuelako", azpimarratu du ministroak.
"Horregatik gaude, gauden tokian", errepikatu du Rubalcabak. "Behin eta berriz hori defendatzeko argudioak eta arrazoiak" dituela uste du Barne ministroak.