Politika -
Bere blogean
Urkullu: 'Ezker abertzaleko batzuk legeztatzearen beldur dira'
Ezker abertzaleari beldurra ematen dio "erakundeetan sartu eta egindakoa azaldu beharra; zergaitik batzuetan EAJrekin ados dauden eta beste batzuetan PP edota PSErekin".
Erredakzioa
Ezker abertzaleko batzuk "legeztatzearen beldur" direla adierazi du Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak. Horren arrazoia, Urkulluren hitzetan, "gainontzeko alderdiek errespetatzen dituzten arau berberak" errespetatu beharko dituztela da, hau da, "liga berdinean eta arau berberekin jokatuko dute".
Bere blogean idatzitako artikuluan, Urkullu haserre agertu da ezker abertzaleak EAJri aurpegiratutakoekin. Horien arabera, EAJk "ez du Sorturen legeztatzearen alde gauza askorik egiten". "Eta hori guztia", dio Urkulluk, "Bilboko manifestazioan egon ez garelako. Azken martxa izan ote da?", erantzuten die politikari jeltzaleak.
EAJko presidentearen iritziz, "ezker azbertzalean bada legeztatzea nahi ez duenik", izan ere, "eroso daude legez kanpoko egotearen eta erakundeetan zenbait momentuta egotearen laino handi horretan".
Urkulluren ustez, lehengo Batasuna "egunero egindakoa azaltzera behartuko duen bidean sartzeko beldur da, egun batean EAJrekin batera bozkatu eta bestean PSErekin edota Pprekin zergatik bozatu duten azaldu beharko dutelako".