Politika -
Segurtasun indarrak
Nafarroako Gobernuak Pablo Casadori: 'Foruzaingoa ez ukitu'
Maria Solana Foru Exekutiboaren bozeramailearen iritzian, PPren buruzagiak egindako proposamena 'erabat elektoralista' da.
Agentziak | Erredakzioa
Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaileak gaur onartu duenez, "kezkaz" hartu dute Pablo Casado PPko buruzagiak segurtasun indarren inguruan egindako proposamena. Erkidegoetako polizien gainetik Guardia Zibilari eta Espainiako Polizia Nazionalari lehentasuna ematea proposatu zuen Casadok astelehenean. Iragarpen horrek soka luzea ekarri du. Horren harira, argi mintzatu zaio Solana: "Foruzaingoa ez ukitu".
Gobernu bileraren ondoko prentsaurrekoan, polemikari buruz galdetu diote Solanari. Horren hitzetan, Casadorena proposamen "erabat elektoralista" da.
Ohartarazi duenez, lauko gobernuan ez dute auziaren inguruko gogoetarik egin, baina "autogobernua urra dezaketen beste proposamen batzuk bezala, horrek ere kezkatzen gaitu. Izan ere, Gobernuak hor badu zeresanik, berari baitagokio Legeak eta Foruak erkidegoari aitortutakoa babestea".
Ingurumaria horretan, honakoa erantsi du Solanak: "Casadori guk esan beharko diogu akaso aurrez esan ez diotena: Foruzaingoa ez ukitu".