Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Lazcozek aitortu du ez dituela ulertu Zapateroren hainbat erabaki
Gasteizko alkateak uste du hainbat erabaki "finantza munduaren espekulazio interesek presionatuta" hartu zituela.
Erredakzioa
Patxi Lazcoz Gasteizko alkateak adierazi du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak "finantza munduaren espekulazio interesek presionatuta" abiatu zituela murrizketak.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean, Lazcozek gaineratu du berak, "herritar askok bezala", ez dituela ulertu Zapateroren erabaki batzuk.
Bere aburuz, PSOEren egoerak ez du eraginik izango udal eta foru hauteskundeetan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea