Politika -

Zapateroren erabakia

Miguel Buen: 'Zapatero presidente paregabea da, ez dugu geuk bota'

ortu datorren hauteskundeetan "bakarrik" aurkeztuko balitz Gipuzkoan bigarren indarra izatea lortuko lukeela adierazi du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagaiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero "presidente paregabea da eta ez dugu sozialistok bota" adierazi du Miquel Buen, PSE-EEren Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagaiak Bilbon emandako hitzaldi batean.

Buenek "ez daki" Espainiako presidenteak hartutako erabakiak datozen maiatzaren 22ko hauteskundeetan eraginik izango duen ala ez, baina "eskuinarekin lotura duten komunikabideetan izaten ari diren eguneroko zurrumurruekin amaitzeko" balio izan duela azaldu du.

Sortu, Gipuzkoako bigarren indarra izan daiteke

Buenen aburuz, Sortuk datorren hauteskundeetan bakarrik aurkezteko aukera izango balu bigarren indarra izango litzateke Gipuzkoan, PSEren atzetik eta EAJren aurretik.

Gipuzkoarren Sortu bakarrik joanda babestuko luketela uste du hautagai sozialistak, Bilduk (Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta independienteek osatutako koalizioak) lortu ditzakeen emaitzak, ordea, ez dituela argi ikusten azaldu du.

Bere ustez, "EAko jende askok ez dio ezker abertzale erradikalaren hautagaiari botorik emango".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea