Politika -
Eusko Legebiltzarra
Arriolak eta Sanchez Alegriak batzordearen aurrean deklaratu dute
Miñaoko Teknologia-parkeko zuzendari ohia eta EAEko teknologia-parkeetako presidente ohia ustezko ustelkeria sare batean parte hartzea egotzita inputatuta daude.
Erredakzioa
Alfonso Arriola Miñaoko Teknologia-parkeko zuzendari ohiak eta Julian Sanchez EAEko teknologia-parkeetako presidente ohiak agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzordea. Ustezko ustelkeria sare batean parte hartzea egotzita inputatuta daude auzian.
Ustezko erantzukizun politikoak argitzeko ikertzen ari den organoaren aurrean deklaratu dute, euren abokatuek lagunduta.
Sanchez Alegriak komunikatu labur bat irakurri du batzordean eta legebiltzarkideen galderak erantzuteari uko egin dio. Bien bitartean, Arriolak ia 45 minutu eman ditu barruan eta batzordeari lagundu ote dion ez du argitu atera denean. Legebiltzarrari zor dion "errespetuagatik" azalpenik emango ez duela argudiatu du kazetarien aurrean, batzordearen lanak sekretuak direlako.
Arriola Herri Kontuen Euskal Epaitegiko aholkularia izan zen eta auzipetu zutenean egotzi zuten funtzionario-eroskeria, kapitalak zuritzea eta eragimen-trafikoa ustezko delituengatik.
Gasteizko epaitegia ikertzen ari den auzian inputatu eta gero Arriolak komunikatu bat igorri zuen egun batzuk geroago. Arabako Teknologia-parkeko zuzendaria zenean sekula komisiorik eskatu ez zuela azaldu zuen Arriolak komunikatuan.
Era berean, Sanchez Alegria ustezko irregulartasunengatik auzipetu dute.