Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Batasunaz baino "ekonomiaz" arduratzeko eskatu die PPk alderdiei

Zenbait alderdik ezker abertzalearen "marka" ezberdinei buruz hitz egitea nahiago dutela salatu du Antonio Basagoitik, "ondo gelditzeko edo botoak galtzeko beldurrak eraginda".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako eta Euskadiko langabeziak bizi duen egoera larria EAJren erantzukizuna ere badela onartzeko eskatu die jeltzaleei Antonio Basagoiti Euskal Autonomia Erkidegoko PPko presidenteak. PSOEren "ezinbesteko laguntzaile" izan direla leporatu die jeltzaleei.

Gaur, Basagoitik Galdakao, Arrigorriaga eta Basauriko Udaletarako hautagaiak aurkeztu ditu (David Pasarin, Jesús Sevilla eta Jose María Agueros, hurrenez hurren). PPko agintariaren hitzetan, Euskadiren "arazo nagusia" langabezia da, EAEn 155.000 lagun lanik gabe daudelako.

Hala ere, zenbait alderdik ezker abertzalearen "marka" ezberdinei buruz hitz egitea nahiago dutela salatu du, "ondo gelditzeko edo botoak galtzeko beldurrak eraginda".

Ekonomiaz gehiago arduratzeko exijitu die Basagoitik alderdi politikoei. Ezker abertzalearen "marka ezberdinen" inguruan, maiatzeko hauteskundeetan "bat ere ez egoteko" eskaera berretsi du PPko buruak.

Alor ekonomikoak gogor kritikatu du EAJk Madrilen izan duen jarrera, PSOEri "erabateko babesa" eman diolako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea