Politika -

Kartzela-zigorra

17 urteko kartzela-zigorra, Esquisabel ETAko buruzagi ohiari

17 urteko kartzela-zigorra ezarri diote, 2005ean, atxilotu zutenean, talde militarreko buruzagia izatea egotzita. Bestalde, Ibai Sueskuni 30 hilabeteko zigorra ezarri dio Pariseko Auzitegiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Esquisabel Xerpa ETAko buruzagi ohiari 17 urteko kartzela-zigorra ezarri diote, 2005ean, atxilotu zutenean, talde militarreko buruzagia izatea egotzita. Operazio horretan Jose Manuel Ugartemendia ere atxilotu zuten, eta zortzi urteko kartzela-zigorra ezarri diote hari.

Ugartemendiak ere Frantzia utzi beharko du zigorra betetzean. Parisko Auzitegiak ezarritako hiru urteko bigarren zigor bat ere bete beharko du. Beraz, guztira zortzi urte emango ditu kartzelan.

Fiskaltzak eskatutakoa baino zigor txikiagoa ezarri du epaileak. Esquisabelentzat 20 urteko zigorra eskatu zuen fiskalak, eta 12 urtekoa Ugartemendiarentzat.

Zigorra Sueskuni

Bestalde, Ibai Sueskuni 30 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio Pariseko Auzitegiak. Gainera, zigorra betetzen duenean Frantziatik behin betiko kanporatzeko agindua eman du auzitegiak.

25 urteko Sueskuni hiru delitu egotzi dizkio auzitegiak: Erakunde terroristako kide izatea, armak izatea (pistola eta munizioa) eta agiri faltsuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea