Politika -

Gobernuen arteko negoziazioak

Erkoreka: 'Eskumen bakoitza artisau lan bat da, ezin zaio trokela jarri'

Eusko Jaurlaritzako sailburu eta bozeramaileak azpimarratu duenez, 'lanean' jarraituko dute 'akordioa posible eta desiragarri' delako.

Erkoreka, kazetarien galderei erantzuten. Argazkia: Irekia
Erkoreka, kazetarien galderei erantzuten.
Josu Erkoreka: 'Transferentzia bakoitza artisau lana da'

2:28

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak gaur nabarmendu duenez, bi gobernuetako talde negoziatzaileak "gogor egin dute lan" azken egunotan, baina ez dute transferentzien inguruko akordiorik lortu.

Euskadi "kasu berezia" dela argudiatu du Erkorekak: "Eskumen bakoitza artisau lan bat da. Banan-banan landu behar dira, ezin zaie trokela jarri beste erkidego batzuetan bezala".

Sailburuaren esanetan, Ogasun Ministerioak eskumen batzuen inguruan egindako balorazio ekonomikoan dago desadostasuna, Kontzertu Ekonomikoan hitzartutako harreman ereduari eragiten diona. "Beti aplikatu izan dugun eredu ekonomiko/finantzarioari jarraituz itxi nahi ditugu transferentziak", gaineratu du.

Dena dela, Erkorekak esan du Jaurlaritzak "lanean" jarraituko duela akordioa "posible eta desiragarri" delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Kontzertu Ekonomikoa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua