Politika -

Sorturen izen-ematea

Konstituzionalak Sorturen erregistroa onartuko duela dio Goirizelaiak

Ezker Abertzalearen abokatuak gogor kritikatu du Alfredo Perez Rubalcabak Bilburen inguruan esandakoa. Espainiako Barne ministroak "zerrendak arretaz" aztertuko dituztela adierazi du aste honetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jone Goirizelaia ezker abertzalearen abokatuak Konstituzio Auzitegiaren epaia Gorenak erabakitakoaren "desberdina" izatea espero du eta ondorioz alderdien erregistroan Sorturen izen-ematea baimentzea.

Sortuk epaia indargabetzeko egingo duen eskaerak aurrera egiteko aukera gutxi dituela adierazi du Jone Goirizelaiak Infozazpim emandako elkarrizketa batean, alderdi berriaren erregistroa baztertu zuen Auzitegi berberak ebatzi behar baitu.

Sortuk erabakitako bide teknikoak gainditu behar duen "handicap"a dela esan du Goirizelaiak, baina epaia indargabetzearen eskaera Gorenera joan aurretik jarraitu beharreko bide "zuzena" dela gaineratu du.

Rubalcabari kritika

Alfredo Perez Rubalcaba ministroak Bilduren inguruan egindako adierazpenak gogor salatu ditu Goirizelaiak.

Espainiako Barne ministroak koalizio berriaren zerrendak "arreta handiz" aztertuko dituztela esan du aste honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea