Politika -

Alacanteko Benidorm hirian

Ortuzar: 'Egitasmoak, ideiak eta pertsonak dituen alderdia gara'

Ortuzar Benidormeko Batzokian hitz egin du eta Eusko Jaurlaritzaz ere mintzatu da "PSOEri interesatzen zaion gauza bakarra da PPren laguntasunarekin Ajuria Eneako eserlekua mantentzea".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak Alacanteko Benidorm hirian izan den ekitaldi politikoan mintzatu da maiatzean 22an ospatzekoak diren hurrengo udal eta foru hauteskundeei buruz. Ortuzarren hitzetan "botoen gehiengoa irabazi behar dugu egitasmoak, ideiak eta pertsonak dituen gobernu alderdia garelako".

Ortuzar Benidormeko Batzokian bildu diren 200 pertsonekin hitz egin du eta oraingo Eusko Jaurlaritzaz ere mintzatu da "PSOEri interesatzen zaion gauza bakarra da PPren laguntasunarekin Ajuria Eneako eserlekua mantentzea. Sozialisten fidagarritasuna jogurt baten iraungitze data baino laburragoa da eta azpimarratu beharra dago Lopez lehendakaria euskal hiritarrek gutxien baloratzen dutena dela".

Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak gaineratu duenez "batuketa beren alde dagoen tokian, gu kentzen saiatuko dira, oztopo egiten diegu. Baina, erakundeak zuzentzen jarraitu beharra dugu, gu gauden tokian onerako nabaritu delako".

Ortuzarrek Sorturen inguruan esan duenez "parte hartzea nahi dugu, sentsibilitate politiko guztiak egon daitezela, euskal hiritargoak pentsatzen duena jakin ahal izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea