Politika -

VOX-en bisitaren harira

Libre geratu dira Bilboko istiluen harira atxilotutako lau pertsonak

Bosgarren atxilotua ere libre geratu zen larunbatean. Desordenak eragitea leporatzen zieten atxilotuei, Voxen bisitaren harira Euskalduna Jauregiaren inguruan izan ziren istiluekin lotura zutelakoan.

Cordon policial en el Euskalduna, antes de los incidentes. Foto: EFE
Cordon policial en el Euskalduna, antes de los incidentes.
Cordon policial en el Euskalduna, antes de los incidentes. Foto: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Bilboko Euskalduna Jauregiaren inguruetan izan ziren istiluekin lotura zutelakoan atxilotutako bost pertsonetatik lau epailearen esku utzi dituzte gaur goizean, eta libre uztea erabaki du epaileak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bosgarren atxilotua ere libre geratu zen atzo gauean.

Voxek Euskalduna Jauregian egin behar zuen hauteskunde-ekitaldi baten kontrako protesta baten ostean liskarrak izan ziren Bilbon, eta bost atxiloketa egin zituen Ertzaintzak. Agenteek kargatu egin zuten kontzentrazio antifaxistaren aurka, eta hainbat lagunek edukiontziak bidean gurutzatu eta erre zituzten, eta objektuak bota zizkieten ertzainei.

Neska bat zaurituta eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta gaur Jon Iñarritu EH Bilduko senatariak Twitter bidez salatu du neskak zauri larriak jasan zituela:

Naizek jakitera eman duenez, 19 urteko neska bilbotar bat da zauritua. Masailezurra apurtuta du bi tokitan Ertzaintzak botatako jaurtigai baten ondorioz, eta ebakuntza egiteko zain dago. Berak kontatu duenez, "Santiago Abascalek Euskaldunan ematekoa zuen mitinaren kontra protesta egitera joan zen modu baketsuan. Bat-batean ertzainak Casilda Iturrizar parkean zeuden antifaxisten aurka kargatzen hasi ziren haiek harri batzuk bota eta gero; eta ihes egiten hasi zenean aurpegira tiro egin zion agente batek". Hori dela eta, familiak gertatu zenaren irudi grafikoak bildu nahi ditu komunikabide eta partikularren artean, salaketa jartzeko helburuz.

Hainbat ordu iraun zuten istiluek, eta inguru horretan tranbia zerbitzua nahiz ibilgailuen trafikoa eten behar izan zuten . Hiru ertzainek kolpeak jasan zituzten.

Bilboko alkate Juan Maria Aburtok "istiluen inguruko erabateko gaitzespena" agertu zuen atzo: "Bilbon soberan daude probokatzaileak eta 'kale borroka' garaiak faltan botatzen dituztenak ere bai". "Bilbon soberan daude ultra eta erradikalak eta biolentzia mota oro" gaineratu zuen

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Eguneko albisteak Albisteak Vox