Politika -

Datozen egunetan litzateke

Urkulluk uste du akordioa egon daitekeela EAJ eta H1! alderdien artean

Bestalde, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari erantzunez, EAJko EBBko presidenteak dio ez daukala "inolako kezkarik" hauteskundeetako emaitzei begira Bilduri dagokionez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, Iñigo Urkulluk, uste du datozen egunetan EAJren eta Hamaikabaten artean hauteskunde-akordioa egon daitekeela; ez daki halere, hitzarmena "lurralde edo nazio mailan" izango den.

Sabino Aranaren Bilboko "Goaz Museum" berriaren inaugurazioan esan duenez, oraindik "itxaropena dauka" eta "albiste positiboren bat" espero du datozen egunetarako Hamaikabat eta EAJ hauteskundeetara elkarrekin aurkeztearen harira. Hori bai, orain arte bezala, pribatuan jarraituko dutela Hamaikabatekoekin hitz egiten azaldu du. Honen harira hauteskundeetarako hautagaitzak aurkezteko epea datorren astean amaitzen dela eta, "denboraz" dabiltzala esan du.

Bilduri dagokionezAtzo Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak egin zituen adierazpenen harira, "ez daukat inolako kezkarik Bilduri dagokionez" esan du EAJren EEBBko buruzagiak. Gogorarazi du koalizio nazionalista hori "duela denbora asko planifikatutako estrategia" dela.

"Uste dugu zilegi dela Bilduk hauteskundeetan parte hartzea, herritarrek jar dezatela alderdi bakoitza bere lekuan", azaldu du. Eta, bera ordezkari nazionalista den aldetik esan du "oso harro nago, lehenik EAJrekin, asebeteta instituzionalizazioaren, autogobernuaren eta aurrerapen ekonomikoaren arloan lortu diren aurrerapenei dagokienez, hori batez ere EAJren lanagatik izan baita".

Hori dela eta, "Eusko Alderdi Jeltzaleak beti hauteskundeetako arlo bakoitzean bere proiektua aurkezten du" esan du Iñigo Urkulluk eta gaineratu du "alderdi batzuk instituzioetan egon badaude, baina ez ditugu beren proiektuak ezagutzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea