Politika -

Sorturen izen-ematea

PSEk boto partikularraren irizpidea 'gehiago' partekatzen du

Hala ere, sozialistek EAJren proposamenaren kontra bozkatu dute Legebiltzarrean eta ondorioz, Jaurlaritzak eta lehendakariak Sorturen izen-ematea babesteko egindako eskaera ez da aurrera atera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEK hauteskundeetan Sorturen parte hartzea debekatu zuten epaileen irizpidea baino "gehiago" partekatzen du boto partikularra eman zuten epaileena, horrela adierazi du Jose Antonio Pastor sozialisten legebiltzarkideak.

"Justiziak funtzionatzen duela frogatu da, lege bat ezartzerako garaian irizpide desberdinak egon daitezkeela agerikoa baita. Bederatzik modu batean pentsatzen dute eta zazpik, guk ziurrenik hauen irizpidea gehiago partekatzen dugu, beste gauza bat diote", adierazi du Pastorrek.

EAJren proposamena

Eusko Jaurlaritzak eta Patxi Lopez lehendakariak Sorturen izen-ematea babesteko eskaera egin du legebiltzarrean EAJk.

Baina jeltzaleen proposamena ez da aurrera atera, PSE-EEk, PPk eta UPyDk kontra bozkatu baitute.

Pastorren iritziz EAJren ekimena "antzerkia" da eta "lotsa baino beldurra dutela" adierazi du "legezko ezker abertzale batek hauteskundeetan parte har dezakeelako".

Egibarrek, berriz, proiektu politiko guztiek aukera berdintasunean aurkeztu ahal izateko Legebiltzarrean "esparru komun bat" ezin finkatu izana deitoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea