Politika -

MAROKO

Khalid El Haddadi Bilbon bizi den Rifeko ekintzailea atxilotu dute Marokon

Iragan igandean atxilotu zuten, Ceutatik barrena Marokora igaro eta berehala. Familia arrazoiak tarteko joana zen. Bilboko Udalerako EH Bilduren hautagaia da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Khalid El Haddadi, Bilbon bizi den Rifeko ekintzailea, atxilotu dute Marokon, EH Bilduk sare sozialen bitartez jakinarazi duenez.

Euskal Herrian bizi diren marokoarren hainbat elkartetako kide izan da, eta gaur egun Bilboko San Frantzisko kaleko Berebar jatetxearen jabea da. Halaber, EH Bilduk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako Bilbon aurkeztutako zerrendako kide da (20. postuan).

Igandean atxilotu zuten, Ceutako mugatik Marokora igaro eta berehala. Familia arrazoiak tarteko joana zen bertara. Errachidiako Instrukzio Epaitegiak (Marokoko hego-ekialdea) agindu du atxiloketa.

EH Bildu Bilbok sare sozialen bitartez adierazi duenez, "kezkaz" jaso du Khaliden atxiloketaren berri, eta, elkartasuna agertzeaz gainera, ahalik eta azkarren "etxean bueltan" izatea espero duela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Politika albisteak Bilbo berriak Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Eguneko albisteak Eguneko albisteak Maroko azken ordukoa